ZIRUJAU
TALDEA
Martxoak 18 Plaza Haundi:

Egunon guztioi, eskerrik asko gaurko preoperatorio honetara etortzeagatik, gaurko helburua Rinoplastia Operazioaren aurkezpena egitea da eta gero guztiok batera argazki herrikoi bat ateratzea prozedimenduarekin ados zaudetela adierazteko eta zerbait gaizki atera ezkero gure aurkako ekintza legalik hartuko ez duzuela bermatzeko.

Lehenik gaitzaren dioagnostiko txiki bat egingo dut eta ondoren Bornaetxea doktoreak ebakuntzaren inguruko xehatasunak emango dizkigu.














Gaitzaren sintomak aspaldi agertu ziren, duela urteak, eta badirudi gaixotasun degeneratiboa dela oraingoz ez baitugu hobera egin. Duela urte batzuk ordea epe mugatu batez hobekuntza itzela nabaritu genuen, kriston subidoia bizi izan genuen. Udaletxearen bakteriek erasora jo zuten eta orduan sudurgabeko antigorputzak aktibatu zitzaizkigun eta SinTotxa Mugimendua jaio zen. Egiara arnas berria iritsi zen aspaldiko partez. Horren ostetik berriz defentsak baju izan ditugu berriz ere eta ezer gutxi usaitzea lortu dugu.

Koadrilen partehartzearen beherakada batzarretan, lanak eta turnoak betetzeko komeriak… Lanerako jende dexente egon arren egitarau handia antolatzera ohitu gara eta ez dago behar bezain besteko laguntzaile eta antolatzailerik horretarako azken urteetan. Nola gauzatu ditugu jaiak? Ba gutxiegi diren bolondresen borondate ona esprimituz.

Jai batzordea osatzen zuten lagunek dozenaka aldiz koadrilen arreta deitu badute ere gaitz honen inguruan, ez da inoiz sendagai egokirik topatu, eta honela Buruhandien Matxinada deitzea erabaki zuten, auzo osoaren arreta bereganatzeko plan makiabelikoa martxan jarri eta denak begira zeudenean gaitza azaleratu eta Jai Batzordea disolbatzen zela esan zuten. Pauso bat atzera egin eta herritar eta koadrilekin lerrotuz, guztien artean antolaketa berri bat eraikitzeko deia egin zuten.

3 egun beranduago egin zen batzarrrean adin desberdinetako 25 lagun bildu ginen (tartean 10 koadrilen partaideak) eta zera erabaki genuen; Jaiak antolatzeko modua 0tik adostea, eta horretarako eztabaida prozesu bat abiatzea, izena jarri ere jarri genion bertan; Rinoplastia operazioa izan ere, egun ditugun sudurrak ez badira Porrontxo jaiak arnasteko egokiak ba moldatuko beharko ditugu!

Beraz koadrilakide izan edo ez, Porrontxoak maite badituzu eta hauek bizirik mantendu eta hobetu nahi badituzu martxan den operazioan parte hartzera gonbidatuta zaude.

Aipatu operazio hau aurtengo jaien antolaketatik at burutuko dela, jada aurtengo jaiak antolatzen hasi behar dugulako eta Rinoplastiaren ondorioak ezingo direlako erabat aplikatu. 2017ko Porrontxoak antolatzeko Buruhandien Brigadak sortu da, oraingoz disolbatutalo jai batzordekideek osatzen duten taldea, baina inor animatu ezkero oso oso ongi etorria izango da bertan parte hartzera. Lanak banatzerako garaian aldaketatxo batzuk sartzen saiatuko gara baina hori batzarretan ikusiko den kontu bat da.

Aitortu beharra dugu asko gozatu dugula Porontxoetan, horren lekuko hainbat testigantza: “Gogoan dut, haurrak ginela ikastolan jai ematen zigutela ostiralean eta Gladis parkean jolasten pasatzen genuela goiza txokolateda beroarekin lagunduta...txikitatik bizi izan dut Porrontxoekiko zaletasuna”. “...Kaletik joatea lotsarik gabe, mozorroturik, pelukarekin, fregona buruan… berdin dio. Porrontxoak dira. Eta jendeak konplizitatearekin begiratzen digu”. “Kanpoan ikasi ostean, auzora itzuli eta auzotar guztiekin batu, elkar agurtzen... Komunitateko parte sentzitzen zara. Haur, heldu, zahar, gazte… Porrontxotan irribar egiten diogu elkarri. Egia konpartitzen dugulako, gure herria”.

Eredugarriak izan dira Porrontxo jaiak: Santurik gabe, koadrilek antolatuak, eguneko hamarnaka ekitaldirekin, herrikoiak, alaiak eta parte hartzaileak. Baina zahar samarrak geratu zaizkigu. Ezin gara oroitzapenetatik bizi ez eta biziraun. Sudurrak berritzeko ordua iritsi da. Izan direna balioan jarrita, baina berritzeko beharraz ohartuta.

3 mahai ezberdinetan operatu nahi dugu: Porrontxoak berpentsatzeko espazio ezberdinak proposatu nahi ditugu.

1. Auzo mailakoa, irekia, edonork parte hartzeko gonbite irekia duten 3 batzar/tailer. Guztiak Plaza Handin egingo ditugu, larunbatetan, goizeko 10.00etatik 13.30etara: Apirilaren 1ean, maiatzaren 13an eta ekainaren 17an.

2. Porrontxoen antolakuntza esparrua diren kuadrilen artean, kuadrilen batzarren bidez: Lehena, apirilaren 5ean, asteazkena, 20.00etan Arranon.

3. Auzoko eragile ezberdinen artean: auzo elkartea, merkatarien elkartea, eta abar luzea.

2017ko irailean, Porrontxoetako aste kulturalean, Rinoplastiak bere tokia izango du.

Arnas berria dator Egiara!








Buruhandien
Matxinada